Olagarro Eguna ospatuko da lehenengoz, Inkernun

Imanol Beloki Unamuno 2025eko urriaren 28a

Olagarroa zatitzen.

Olagarro Eguna ospatuko da zapatuan, Eskoriatzan. Eguraldiaren arabera, Inkernu taberna barruan edo kanpoan egin, egunean bertan erabakiko dute, baina, olagarroa jateko aukera izango dela ziurtatu dute antolatzaileek.

12:00etatik 14:00etara bitartean egongo dira olagarro errazioak batzen, aurrez txartelak erosi dituztenei. Errazioak hamabost eurotan egon dira salgai, asteon, Inkernun bertan, eta bihar, eguaztena da azkenengo eguna erosteko.

Olagarroa eta zuzeneko musika

"Txartelak aurrez jarri ditugu salgai hamabost eurotan, eta, eskaeraren arabera prestatuko ditugu olagarro errazioak. Bezeroekin hizketan, egunerokotasunean tabernara datozenekin, Olagarro Eguna antolatzea ondo legokeela pentsatuta, aurrera egin dugu. Olagarro egosia, gatza eta piperrautsarekin prestatuta izango da eta zuzeneko musika ere izango dugu", adierazi du Itxaso Errastik, Inkernu tabernako arduradunak.

Errastik esan moduan, olagarroa giro onean jateko, 13:30ean, Danel Sarasua musikari aretxabaletarraren emanaldi akustikoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak