Neguko dantzaldiak hasteko, Duo Imperial arituko da zapatuan

Imanol Beloki Unamuno

Duo Imperial taldearen saioa, Zaldibar antzokian.

Bueltan dira Eskoriatzako Udaleko Kultura Sailak antolatutako neguko dantzaldiak. Hala, urriaren 25ean, 18:30ean, Duo Imperial bikotea arituko da oholtza gainean, adin guztiendako, pasodobleak, rantxerak eta kantu dantzagarrien errepertorio zabala jartzen. Sarrera doakoa da, eta dantzarako gogoz joateko dei egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak