'Beldi eta gaueko beste pizti batzuk' ipuin kontaketa egingo du gaur, Dorleta Kortazarrek

Imanol Beloki Unamuno 2025ko urr. 21a, 14:15

Dorleta Kortazar, ipuin kontalari eskoriatzarra.

Gaba Beltza gerturatzen ari dela, motorrak berotzeko, Dorleta Kortazar ipuin kontalariak Beldi eta gaueko beste pizti batzuk izeneko kontaketa egingo du gaur, Eskoriatzako bibliotekan, 18:00etan.

Beldi, beldur harrapakaria da. Mendian bizi da, ezagutzen ez dugun Eskoriatzako kobazulo batean. Pozik bizi da bertan, baina Beldi desiatzen dago herrira jaitsi eta lagun berriak egiteko. Baina arazo txiki bat dauka: haurrak beldurtu egiten dira bera ikusten dutenean.

Lau urtetik gorakoentzat zuzendutako ipuin kontaketa izango da Kortazarrek eskainiko duena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak