"13:00etan plazan elkartu ginen eta eskolako 55.urteurreneko zapiak banatu genituen. Ondoren, 15:00tan eskolako kantxan bazkaria izan genuen: Aspaldi eskolan egon gabeko ikasle-ohiak elkartu ziren eta irakasle ohi gutxi batzuk. Ikasle-ohiek eskolatik bisita bat egiteko eskaera egin eta horri erantzunez, eskola ireki zen bertako gelak ikusi ahal izateko. Batzuk asko hunkitu ziren beraien txikitako gelak ikusi eta gaur egun nola zeuden ikusteaz. Azkenik, bazkari-topaketari amaiera emateko, kintaden arteko kantu lehiaketa bat egin zen. Talde bakoitzak, aurrez erabakitako beraien eskola garaiko abesti bat abestu zuten, eta abestu. 1968ko kintadak irabazi zuen, Miguel Riosen Bienvenidos abestiaren moldaketa batekin".