'Haixe Bolada' topaketak kalea musikaz bete du

Koldo Zubia Salas 2025eko urriaren 18a

Haixe Bolada kaleko musikaren topaketaren bigarren edizioa ospatu dute Eskoriatzan. Elen’s River Dixieland Band taldeak ireki du egitaraua eguerdian, New Orleanseko doinu dantzagarriak inprobisatuz. Arratsaldean berriz, Eibarko Latuna Bando eta Eskoriatzako Ad Libitum txarangak aritu dira elkarrekin. Herriko Plazan hasi eta Luis Ezeizako ikasle ohien kintadaren ospakizunarekin bat egin dute bidean. 

Ad Libitum eta Eibarko Latuna Bando elkarrekin, Eskoriatzako Herriko Plazan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak