Matilde Sainzen 'Glaziarrak urtzen' erakusketa bisitatu daiteke unibertsitateko liburutegian

Koldo Zubia Salas 2025eko urriaren 17a

Matilde Sainz Laguardiako erakusketa ireki zen unean.

Urriaren 10etik ikusgai dago Eskoriatzako campuseko liburutegian Matilde Sainz arrasatearraren Glaziarrak urtzen erakusketa. Naturaz, aldaketaz eta paisaiaren eraldaketaz hausnartzen duen lan-sorta bat biltzen du erakusketak.

Bestetik, urriaren 21etik 31ra bitartean, liburutegi horretan bertan, Joxpi Irastorzaren arte-proposamena ere egongo da ikusgai. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko lankide ohiak dira biak, eta, erakusketa, 50. urteurrenaren testuinguruan kokatuta dago. Liburutegiaren ohiko ordutegian bisitatu ahalko dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak