'Haixe bolada' kaleko musika topaketaren bigarren edizioa ospatuko da zapatuan

Imanol Beloki Unamuno 2025ko urr. 14a, 16:30

Ad Libitum txarangako kideak Bolibarko jaietan.

Zapatuan ospatuko da Haixe Bolada kaleko musikaren topaketaren bigarren edizioa, Eskoriatzan. Antolatzaileen esanetan, "iazko lehen edizioaren arrakastaren ondoren, musika, parte-hartzea eta kultura ospatzeko eguna izango da berriz ere".

Egun osoko jaia izango da, eta egitaraua 13:00etan irekiko du Elen’s River Dixieland Band taldeak –New Orleanseko doinu dantzagarrien bitartez eta inprobisazioa oinarri, erritmo bizi eta alaiak eskainiko dituzte–; gero, 18:30etan, berriz, Eibarko Latuna Bando eta Eskoriatzako Ad Libitum txarangak arituko dira.

Musika kalera ateratzeko asmoz

Antolakuntza lanetan Ad Libitum Musika Elkarteko kideak aritu dira, Eskoriatzako Udalaren zein tokiko hainbat tabernen laguntzarekin. Hala, bigarren edizio honetan parte hartuko duten talde guztiak herriko kaleetan zehar arituko dira musikaz girotzen, eta, helburua honakoa dela adierazi dute Ad Libitum musika elkarteko antolatzaileek: "Eskoriatzako kaleak soinu, erritmo eta kolorez betetzea nahi dugu. Helburua argia da: musika kalera atera, parte-hartzea sustatu eta kultura bizia ospatzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak