Apotzagan egingo da aurten Ezkurtxoren hogeita bosgarren edizioa

Imanol Beloki Unamuno 2025ko urr. 14a, 11:14

Jose Arana gunean haurrak Ezkurtxorekin.

Udazkenari ongietorria egiteko, Ezkurtxo eguna ospatuko da zapatuan, urriaren 18an, beti moduan, urriko hirugarren astebukaeran. Aurten, mende laurden beteko ditu ospakizunak, eta Apotzaga elizatean egingo dituzte ekintzak.

Eskoriatzako Akeitako geltokian elkartuko dira goizeko 09:30ean autobusez Apotzagara joateko.

25 urte Ezkurtxorekin jolasean

"Egun berezi hau euskara eta irakurzaletasuna sustatzeko, familia eta
lagun artean egun ona pasatzeko eta antzinako jolasak ezagutzeko helburuarekin antolatu da. Aurtengoa XXV. edizioa izango da, eta Apotzagako elizaren inguruan egingo ditugu ekintzak. Auzoan ibilalditxo bat egiteaz gain, ipuin kontaketa, jolasak eta mokadua dastatzeko aukera egongo da", adierazi dute Arizmendi ikastolatik.

Astean zehar Arizmendiko Jose Arana eta Almen guneko haurrek
maskarak egingo dituzte, eta Ezkurtxo abestia ere ikasiko dute zapatuan
denek batera kantatzen aritzeko: Ezkur bat, ezkur bi; Udazkena etorri;
Ezkur bat, ezkur bi; Saltoka zu ta ni; Aurtengo neguan; Edurra ugari;
Ezkur bat, ezkur bi; Zuhaitzetik erori.

Eguerdiko 14:00ak aldera itzuliko dira Ezkurtxo Egunera batzen direnak Akeitako autobus geltokira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak