Suhiltzaileen esanetan, orube horretan dagoen gela batean koltxoi bat zegoen, eta han hasi da sua. Ez da zauriturik izan, eta suteak ez du kalte handiagorik eragin.
Gaur eguerdian, 14:00ak aldera, sua piztu da Aingeru Guarda pasealekuan, gasolindegiaren alboan dagoen etxebizitza baten orubean. Suhiltzaileak eta Eskoriatzako udaltzainak berehala bertaratu dira gertalekura, eta kea irteten zen eremura joanda, sua azkar itzaltzea lortu dute.
Suhiltzaileen esanetan, orube horretan dagoen gela batean koltxoi bat zegoen, eta han hasi da sua. Ez da zauriturik izan, eta suteak ez du kalte handiagorik eragin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.