Hileko bigarren zapatuetan egingo dira saioak, urrian hasi eta martxora arte, 11:00etatik 13:00etara. Ez da aldez aurretik izenik eman beharko bertan aritzeko, eta parte hartzeko baldintza bakarra 6 urte edo gehiago izatea da.
Jardueretan Ander Otero dinamizatzailearen laguntza izango dute Xake goizak egitasmora doazenek: xakearen oinarrizko arauak azalduko ditu, estrategia eta taktikak erakutsiko ditu, eta hasiberrientzat lehen urratsak errazteko prest egongo da. Gainera, liburutegiaren barruan Xake txokoa sortu dute, eta bertan xake-taulak, fitxak eta jokoari buruzko liburu zein filmak egongo dira eskuragarri.