"Aurreko asteetan geletan landutako kartelekin mural bat sortu dugu Hazi, hezi, bizi lemapean. Lehen hezkuntzako ikasleek, ziklo bakoitzak hitz bat landu du eta horren inguruko esaldi edo marrazkiak egin ditu. Haur Hezkuntzako ikasleek, beraien esku margotuekin tximeletak margotu dituzte. Ekitaldi xume baina zoragarria izan da guztiok elkarbanatu duguna!", adierazi dute Luis Ezeiza Herri Eskolako Zuzendaritzako kideek.