Lur Anitz Fest jaialdia, bigarren urtez

Aitor Agiriano Arrese 2025ko urr. 4a, 17:22

Aniztasuna, inklusioa eta LGTBIQ+ komunitatearen ikusgarritasuna ospatzeko jaia da. Mahai-inguru batekin eta ongietorri-afariarekin hasi zuten atzo festa; gaur, berriz, etorkizunera begira dituzten proiektuen aurkezpen ekitaldia egin dute Zaldibar antzokian, eta, jarraian, Los Txipirones txarangak girotu du goiza. 

GayLur elkarteko sortzailea eta presidentea den Jonathan Galan eskoriatzarrak gidatu du saioa. Alboan izan ditu taldeko gainerako kideak eta baita herritarrak ere. Vazquez neba-arrebek jarri dute umore puntua, aurkezpen ekitaldian tartekatu dituzten ikuskizun txikiekin. 

Ikasturte berri honetan, mendi ibilaldiak egiten segituko dute, egitasmoaren sorreran hasitakoari jarraipena emanez. Horrez gain, museoetara bisitak, jolasak eta Benidorm Fest-era eta Karpin Aventurara irteerak ere egingo dituzte, besteak beste. Jaialdiaren iazko eta aurtengo arrakasta ikusita, gelditzeko etorri da eta datorren urtean hirugarren edizioa egingo dutela aurreratu dute; baita jakitera eman ere, Leticia Sabater artistaren emanaldia egongo dela aniztasuna oinarri duen jaialdiaren hirugarren edizioan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak