Aste Berderako prestatutakoa, sekula baino eskoriatzarragoa

Imanol Beloki Unamuno 2025eko urriaren 3a

Iaz, Eskoriatzako Erreka garbiketan.

Urriaren 8tik 18ra bitartean Aste Berdea izango da Eskoriatzan: lehenengo hitzaldia urriaren 8an izango da, energia hizpide; hilaren 12an, Iturburuak ezagutzeko irteera egingo da, Xixilio Agirianorekin; hilaren 16an, Konponbide txikiak biodibertsitarearen krisiaren aurrean. Tximeleta oasiak hitzaldia izango da, Pedro Lasagabasterren eskutik; eta hilaren 18an, erreka garbiketa egingo dute, auzolanean.

Aste Berdea hasteko, energia-eraginkortasun handiagoa, komunitatearen parte-hartzea eta jasangarritasuna uztartzen dituen birgaitze-eredu bat aurkeztuko dute urriaren 8an Ibarraundi museoan, 18:30ean. RenPower-BiBizi proiektuaren bidez, etxebizitza-eraikinak nola birgaitu daitezkeen modu integral eta komunitarioan azalduko dute Eider Iribar Solabarrietak eta Ander Ayala Larrañagak (Goiener) eta Nestor Arana Arexolaleibak (Esnargi).

Energia kontsumo arduratsua

"Ibarraundin egingo da bizilagun komunitate batean energia erabileraren ikerketa eta aurrerantzean jarraitu daitekeen bideorriaren aurkezpena. Ekitaldia RenPower proiektu europarraren baitan eta Esnargi eta Goiener erakundeen arteko elkarlanaren emaitza da. Ikerketa lanak ikuspegi teknikoa eta soziala uztartzen ditu, eta Irlandako EcoVision eta Goienerreko adituek garatu dute. Proiektuak energia kontsumo arduratsua eta komunitatearen inplikazioa sustatzea du helburu", adierazi du Nestor Aranak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak