Eskoriatzako Udalak antolatuta, Olazar Erretiratuen Elkarteko jubilatuei omenaldia egingo diete domekan. Honako hau da eguneko egitaraua: 11:30ean, mezara joango dira; 12:30ean, salda banatuko dute jubilatuen sukaldean –kultura etxean–, eta 14:00etan izango da bazkaria, frontoian. Ondoren, dantzaldia eta opari banaketa egingo dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.