Udalak ludoteka zerbitzua kontratatzeko lizitazio berria jarri zuenean martxan, lehiaketara Txatxilipurdi Elkartea bakarrik aurkeztuta, proiektua eguneratu eta hainbat berrikuntza txertatu ditu, horien artean, asteazkenetako irteerak.
Ludotekak 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi zerbitzua izaten jarraituko du. Bertan, jolasaren bitartez, ikastetxe bietako ikasleen arteko harremanak erraztu, euskaraz eta euskarazko jostailuekin jolastu, haurrentzat interesgarriak diren proiektuak sortu eta parte hartzea sustatu, edota neska eta mutilen arteko hezkidetza landuko dira. Zerbitzuaren dinamizazioa, berriz, bi hezitzaileek egingo dute.
Familiei zuzendutako ate irekiak
Urriaren 1etik 3ra bitartean ate irekiak antolatu dituzte nahi duten haurrek eta gurasoek ludoteka ezagutu dezaten. Ate irekien ordutegia arratsaldeko 16:45etik 19:15era izango da eta ezingo dira haurrak bertan bakarrik utzi.
Ikasturteko funtzionamendua
Urriaren 6tik aurrera ondorengo ordutegia izango du zerbitzuak:
1.- Astelehen eta asteazkenetan
- 16:15-19:15 HH eta LH batera egongo dira.
- Asteazkenetan kanpoan egingo dira ekintzak.
2.- Astearte, ostegun eta ostiraletan
- HH: 16:45-18:00
- LH: 18:00-19:15
Izen ematea
Urriaren 1etik aurrera izena eman daiteke:
- Online izen-emate fitxa betez.
- Santa Ana 19ko lokalera gerturatuz: arratsaldez, 16:45-19:15
Ludoteka zerbitzuaren urteko bazkidetza kuota 37 eurokoa da, eta hiru hilez behin ordaindu daiteke:
- Urria-abendua: 14,50 euro
- Urtarrila-martxoa: 14,50 euro
- Apirila-maiatza: 8 euro
HHko haurrek ez dute bazkidetza kuotarik ordainduko.