Ayotzinapan desargertutako 43 ikasleak gogoratzeko ekitaldia egingo da egubakoitzean

Imanol Beloki Unamuno 2025ko ira. 23a, 12:58

Ayotzinapan desargertutako 43 ikasleak gogoratzeko ekitaldia egin zenean Eskoriatzan.

Egubakoitzean, irailak 26, 11 urte beteko dira Ayotzinapan 43 ikasle mexikar desagertu zirenetik, eta EskoZap talde zapatistak ekitaldia antolatu du plazan, 20:00etan, gertakari hori gogoratzeko.

Duela 11 urteko irailaren 26an, Ayotzinapako (Guerrero) Escuela Normal Rural Raul Isidro Burgoseko ikasle talde batek Mexiko Hirirako bidea hartu zuen autobusean, Tlatelolcoko hilketa —militarrek eta talde paramilitar batek egindako sarraskia— gogoratzeko martxa batean parte hartzeko. Poliziak eta indar militarrek elkarrekin egindako operazio batean, ikasleak zihoazen autobusak tirokatu zituzten, eta baita ikasleak berak ere.

Gainera, futbolarien autobus bati ere eraso egin zioten, mobilizatzera zihoazen ikasleetakoa zirela pentsatuta, eta gidaria eta 14 urteko futbolari bat hil zituzten.

Orduz geroztik, desagertze horiek argitzeko ekitaldiak egiten dira mundu osoan, aldarri honekin:  Bizirik eraman zituzten! Bizirik nahi ditugu!, eta Eskoriatzako EskoZap-ek ere ekitaldi ezberdinak egin izan ditu horen baitan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak