Motor hotsak itzuli dira Apotzagako trialera

Imanol Beloki Unamuno 2025ko ira. 20a, 18:47

26 pilotu batu dira Apotzagako 4x4 trialean, eta hara joandako pilotuek egunerako prestatutako zazpi eremuetan aritzeko aukera izan dute. Ikusle ugari ere batu da bertan, eta erakustaldi ederra ikusteaz batera, giro ederrean izan dira motorzaleak Eskomotorrek antolatutako saioan. Bi kategoriako ibilgailuak aritu dira Eskoriatzako lurretan eta proba bukatu aurretik "pozik" agertu dira antolatzaileak trialak emanadakoarekin. 

Eskomotor taldeko kide Ibon Aranburuzabala epaile lanak egiten aritzeaz batera, antolakuntza lanetan ere aritu da. Bere esanetan, jendeak erantzun du, eta, erakustaldi polita geratu da. "Aurreikusi baino hobeto joan da eguna. Jendeak erantzun du, eta harrera ona izan dugu. 26 pilotu inguru etorri dira eta jendea laguntzeko prest egotea zoragarria izan a. Eguraldiak ere lagun du, eta txosna ere martxan dugu. Sari handirik ez dago eta sei urtean ostean, bailara honetan zaletasuna dagoela argi geratu da".

Toki aproposean

Zirkuitua Apotzagako lurretan egon arren, Aretxabaletatik izan du sarrera, GSR egoitza baino 100 metro aurrerago ezkerretara hartzen den porlanezko bidetik. Zirkuitua egiteko Foru Aldundiak utzi dizkie lurrak, eta antolatzaileek nabarmendu dute datorren urterako ere gustatuko litzaiekeela lur eremu horretan proba errepikatzea.

Erlazionatuak

Apotzagako triala iruditan

Imanol Beloki Unamuno ira 20, 18:46 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak