Eskoriatzan izandako istripu baten ondorioz Isuskitzako tunela itxita dago Gasteizerako noranzkoan

Txomin Madina Milikua 2025eko irailaren 20a

08:45ean AP1 autobidean, Eskoriatzako eremuan, izan den bi ibilgailuren arteko istripu larri baten ondorioz Isuskitzako tunela itxita dago Gasteizerako noranzkoan. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez furgoneta txiki batek eta kamioi batek talka egin dute eta horren ondorioz pertsona bat Txagorritxuko ospitalera eroan behar izan dute. Errepidea garbitzeko lanetan ari dira orain. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak