Dokumentuen erregistroa bi egunez itxiko dute

Imanol Beloki Unamuno 2025eko irailaren 12a

Eskoriatzako udaletxeko H@zi gunea.

Udaleko informatika sisteman aldaketak egiteko dokumentuen erregistro orokorra itxi egingo dute urriaren 2an eta 3an, eta epeei dagokienez, bi egun horiek baliogabeak izango dira. Hala, Eskoriatzako Udalaren Administrazioarekin zerikusia duen edozein epe, betebehar edo eskubideren epemuga hurrengo egun baliodunera aldatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak