Euskal dantzak ikasteko matrikula zabaldu du Gorosarri Dantza Taldeak

Imanol Beloki Unamuno 2025ko ira. 10a, 15:33

Gorosarri Dantza Taldeko gaztetxoak San Pedro jaietan dantzan.

Ikasturte berria martxan, Gorosarri Dantza Taldeak euskal dantzen ikastaroa antolatu du. Izena emateko aukera zabalik dago LH-1etik aurrerako haurrentzat, eta interesatuek ordutegiei eta prezioei buruzko informazioa eska dezakete musika eskolan, bai telefonoz, bai posta elektronikoz ere –943 71 49 95 / musikesko@hotmail.com–.

Ikasturtea hasita norbait dantzatzeko gogoz badago, matrikulatzeko gonbita egin dute Gorosarri Dantza Taldeko kideek sare sozialen bitartez. Adierazi dutenez, aurten gainera,  Gorosarri Dantza Taldearen 60. urteurrena ospatuko da, eta, ikasturte oparoa aurreikusten da, beraz.

Bada lekua martitzenetan

LH-ko talde berria sortzeko ere aukera dagoela martitzenetan, 16:30etik 17:30era, ere azpimarratu dute, eta oraindik tokiak daudela aurreko urtean hasi ziren nagusien taldean martitzenetan, 18:30etik 20:00ak bitartean.

Horrekin batera, beste edozein mailan matrikulatzea interesatzen zaienek ere ateak irekita dituztela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak