Lehorreko jarduerei dagokienez, honako hauek dira aukerak: pilatesa, hipopilatesa, erorketa prebentzioa, atzegi gimnasia, indoor txirrindularitza, zunba, body tonoa, K.O.I. (Mugituz bizi ekimenaren bitartez) eta bachata fitness. Bestetik, urtetako jarduerak aquagyma eta helduen igeriketa dira. Horrez gain, fitness aholkulari zerbitzua ere egongo da ikasturtean zehar. Kirol jardueren eskaintza guztia, hemen.
Izen ematea zabalik
Abuztuaren 25ean hasi eta irailaren 10a bitartean egongo da kirol jardueretan izena emateko aukera. Eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den ikastaroetan plazen esleipena zozketa bidez egingo dela jakinarazi dute Udaletik. Izena eman daiteke 943 71 53 28 telefonora deituta, kiroldegia@eskoriatza.eus helbidera mezua bidalita edo eskaera orria bete eta kiroldegira eramanda.
Ate irekiak irailean
Irailaren 8an, 9an eta 10ean jardueretan parte hartzeko aukera egongo da. Ate irekietan parte hartzeko izena eman behar da; izen ematea doakoa da.
Irailak 8, astelehena
- 10:30-11:30 Erorketa prebentzioa.
- 17:30-18:30 Hipopilatesa.
- 18:30-19:30 Pilatesa.
Irailak 9, asteartea
- 10:15-11:15 Pilatesa.
- 17:30-18:30 Zunba.
- 18:30-19:30 Batxata Fitness.
- 18:30-19:30 Indoor txirrindularitza.
Irailak 10, asteazkena
- 08:30-09:30 Aquagyma.
- 09:30-10:30 Aquagyma.
- 18:00-19:00 Body-tono.