Suhiltzaileak (lau agente eta sarjentua), Ertzainak eta basozaina bertaratu dira, sute abisua jaso bezain pronto. Bi ordu luzez jardun dute itzaltze lanetan.
Sutea itzali ostean, mendiko erretena geratu da lekuan, edozein ezustekori irtenbidea emateko.
