Errekan Gora jaialdia aurkezteko Sugramas taldearen kontzertua zapatuan

Imanol Beloki Unamuno 2025ko abu. 6a, 10:22

Sugramas taldeko kideak. Argazkia: Jairo Berbel

Abuztuaren 30ean emango du Atxorrotx Kultura Elkarteak egitarau osoaren berri, Inkernun tabernan 19:30ean izango den Sugramas taldearen zuzeneko kontzertuaren bitartez. Errekan Gora jaialdia irailaren 19an, 20an eta 21ean egingo da eta orduan izango diren kontzertuen programa aurkeztuko dute.

Hainbat urteko etenaldiaren ostean, berriz martxan jarri du Sugramas taldea Jon Gurrutxaga musikari elgoibartarrak. 2010ean kaleratu zuten Jon & Sugramas izeneko lana, eta hainbat kontzertu eman zituzten kanta haiek aurkezteko. Bakarkako musika ibilbideari ekin zion ondoren Gurrutxagak, eta albo batera utzi zuen Sugramas proiektua. Orain, abesti eta taldekide berriekin, martxan jarri du berriro taldea. Jon Gurrutxaga bera izango da abeslaria; Andoni Etxebestek joko du bateria, Miguel Moral izango da baxu-jotzailea eta Andoni Badiola gitarra-jolea, eta dagoeneko lotuta dituzte hainbat emanaldi.

Proiektu berria hasi berri

Maiatzean eta ekainean kontzertuak izan ostean, abuztuaren 24an Elgoibarren aurkeztuko dute taldea, San Bartolome jaien barruan, eta, abuztuaren 30ean, berriz, Eskoriatzan izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak