Eskoriatzako Udaleko Garapen Ekonomiko Sailak aditzera eman duenez, irailaren 8tik aurrera, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan gastatzeko 933 bonu jarriko dituzte herritarren eskura.
Erosketa-bonuek ohiko funtzionamendua izango dute; hau da, adinez nagusia den herritar bakoitzak 15 euroko balioa duen bonu bat erosteko aukera izango du, eta trukean 30 euro gastatu ahal izango ditu. Irailaren 8tik urriaren 3ra arte egongo dira salgai bonuak, udaletxean. Irailaren 11ra arte, goizez eta arratsaldez egongo dira eskuragarri, eta irailaren 12tik aurrera, goizez soilik.