Uretako puzgarriak jarriko dituzte bihar, martitzena, Santa Marinan

Imanol Beloki Unamuno 2025ko uzt. 21a, 15:29

Uretako puzgarriak Santa Marinan.

Bihar martitzena, uztailak 22, uretako puzgarriak jarriko dituzte Santa Marina plazan. Bertan, beroari aurre egiteko aukera ederra izango dute Eskoriatzako haurrek goizez nahiz arratsaldez egongo baitira puzgarriak zabalik: Goizean 11:00etatik 12:30era, eta, arratsaldean, 16:30etik 19:00etara.

Bihar, gainera, Eskoriatzako udaleku irekien azken eguna izango da, eta udaleku irekietako haurrek ere uretako puzgarriez gozatu ahal izango dute. Goizean taldekako hainbat ekintza egingo dituzte eta ondoren, puzgarrietan ibiliz emango diote amaiera udalekuei. Puzgarrietan ibiltzeko bainujantzia eramatea gomendatu dute Udaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak