Udako jaia egubakoitzean egingo dute, egubakoitza, Intxaurtxueta plazan, eta egitarau xumea antolatu dute egunerako. 17:00etan, umeentzako ur-jokoak egongo dira, eta nahi duenak parte hartu ahal izango du. 19:00etan, berriz, parrilla martxan jarriko dute, eta, txitxi-burruntziak prestatzeaz batera, mojitoak ere izango dira nahi dituenarentzat. Aurten, berritasun gisa, 19:00etatik 23:00etara, garai guztietako musika entzuteko aukera izango da. Era berean, San Pedroko eta Intxaurtxuetako Bizilagunak Elkartekoek euren logotipoarekin egindako txapelak erosi eta jertseak eskatu ahal izango dira.