"Azken orduan meza ordua aldatzea erabaki dugu. Izan ere, 11:30ean genuen ezarrita meza ordua, baina, abadeak aldaketa eskatu zigun, izan ere, Leintz Gatzagako Dorletako Ama XLVII. Sari nagusia, txirrindularitza proba jokatzen da, eta, errepidea itxiko dutenez, hobe horrela. Gainontzean, urteroko ildotik antolatu dugu programa, eta bazkaltzeko 45 lagun inguru batuko garela aurreikusten dugu, Leixarrapen, Maringo Elizateko Bizilagunen Elkartean", adierazi du Alberto Letona auzotarrak.