'Izan Libre' horma-irudia egiten hasita, gaur amaitzea aurreikusten dute

Imanol Beloki Unamuno 2025ko uzt. 12a, 16:05

Debagoieneko Ezker Kultur Gunea eta Bakea eta Elkartasuna Fundazioa, elkarlanean, aniztasunaren aldeko ekintzak burutzen ari dira egunotan, eta, gaur horma-irudia margotzen hasi dira, Zubiate labearen kanpoko paretan. Izan libre horma-irudia Aniztasun sexualean oinarritutako murala 09:30ean hasi da egiten Carlota Barrenetxea Txar artista, eta eguna amaitu aurretik amaitzea aurreikusten du.

Txar muralista eta hiri-artista ezaguna da, eta haren lanak antzinako sobietar karteletan eta izaera industrialeko logotipo eta karteletan oinarritzen dira. Bere esanetan, honakoa adierazi nahi du Eskoriatzako horma-irudiak: "Sexu-aniztasunaren ideia irudikatu nahi dut, izateko eta sentitzeko askatasuna, eta oinarrizko informazio pixka bat sartzea, pentsatzeko modu desberdinen arteko bizikidetza lortzeko".

Prozesuaren nondik-norakoak

Artista bilbotarrak gaineratu duenez teknika mistoa erabiliko du lana gauzatzeko. "Pareta neurtu, zirkulu erdi marraztu, eta konposizioa egin dugu, karroza zintarekin pintura plastikoa mugatzeko. Gero beste hitz bat egingo dut goian eta spray-arekin begi batzuk jarriko ditut. Teknika mistoa izango da; prozesua zikina eta nekagarria da, baina emaitza indartsua izango delakoan nago. Gaztelaniaz edo euskaraz mezua urrundik deszifratzeko modukoa izateko, eta identifikatuta sentitzeko mundu guztia".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak