Debagoieneko Ezker Kultur Gunea eta Bakea eta Elkartasuna Fundazioa, elkarlanean, aniztasunaren aldeko ekintzak ari dira egunotan, eta gaurkoa bertan behera utzi arren, bihar, zapatua, horma-irudia margotuko dute Zubiate labearen kanpoko paretan. Hain zuzen ere Carlota Barrenetxea Txar izeneko artistak egingo du margolana, Zubiate labeko kanpoko paretan; 09:30ean hasiko da lanarekin.
