Aranburuzabala kalean auto bat iraulita

Imanol Beloki Unamuno 2025ko uzt. 2a, 12:26

Aranburuzabala kalean auto bat irauli da.

Eskoriatzako Aranburuzabala kalean auto batek beste bat jo du, eta irauli egin da, 29 atari aurrean. Une horretan auto-pilaketa txiki batzuk eragin ditu, baina, Eskoriatzako udaltzainek, Ertzaintzarekin batera, trafikoa bideratu dute.

Goitik behera herrigunera sartzen ari ziren autoei buelta emateko eskatu diete ertzainek. Jose Arana kaletik gora Aranburuzabala kalera iritsi direnak, berriz, Dorleta auzotik, eta, tren estazio zaharretik bideratu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak