Euskal Jai eguneko herri-bazkaria Joseba Iñurrategi frontoian egingo dute

Imanol Beloki Unamuno 2025eko uztailaren 1a

Iaz, kiroldegian egin zuten bazkaria.

Euskal Jai eguneko herri bazkaria Fernando Eskoriatza plazan egin beharrean Joseba Iñurrategi pilotalekuan egingo dutela jakinarazi dute Eskoriatzako Udaletik.  Bero-zapa iragarrita dago eta eguerdiko tenperatura altuekin ondorioz, frontoiko freskotasunera lekualdatzea erabaki dute gaurko bazkaria.

Hemen herri bazkariko plano berria:

Umeentzako parkean ere aldaketa

Umeentzako parkea ere egingo da, baina bero handia iragarrita dagoenez, parkean ura izango duten gaztelu puzgarriak ipiniko dira eta azkeneko ordu erdian apar-festa egingo da.

Beraz, hauxe izango da plana:

  • 12:30 – 13:30 ohiko parkea, hiru puzgarri urarekin
  • 13:30 – 14:00 apar-festa
  • 16:30 – 19:30 ohiko parkea, hiru puzgarri urarekin
  • 19:30 – 20:00 apar-festa

Parkea, iragarri bezala, Santa Marina plaza eta Zaldibar parkingaren artean dagoen plazatxoan egingo da.