Chuchin Ibañez y Los Charros taldearen musika doinuez gain, gerizpea izan da Eskoriatzako jaietako hirugarren eguneko beste protagonistetako bat. Izan ere, giroa bero-bero egon arren, Herriko Plazan batu dira eskoriatzarrak horren maitatu dituzten musika doinuez gozatzera. Bero egin arren, dantzara animatu den bikoterik ere izan da.