Zapatuan, San Pedro bezperan, Iruñeko Buztintxuri erraldoi eta kilikien konpartsakoak aritu ziren Eskoriatzako kaleetan zehar. Bero-zapa handiarengatik Santa Marina plazara joan ziren hasi bezain pronto; bertan, ur-lanbro sistema piztuta zegoela aprobetxatuz. Gero, Jose Arana kalean behera egin zuten, zaharren egoitzaraino, eta azkenik, Fernando Eskoriatza plazan ibilbidea amaitu zuten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.