Lekuz aldatuko da umeen danborradaren hasiera, beroagatik

Julen Murua Mesonero 2025eko ekainaren 29a

Iazko umeen danborrada, Herriko Plazan.

Danborradaren hasiera frontoian izango da; ordua, berriz, berdin mantenduko da (19:00).

Bihar aterako dira Eskoriatzako gaztetxoenak herriko kaleetan danborra jotzera. Danborradak, baina, beroaren eraginez, aldaketa batzuk izango ditu: Kiroldegitik atera eta herriko kaleetan ibili ostean plazara iristea zen hasierako asmoa. Egindako aldaketen ostean, danborrada frontoian hasiko da, 19:00etan, eta zuzenean Herriko Plazara joango dira.