Aparteko ezusteko gabeko sokamuturra

Oihan Loiti Iraola 2025eko ekainaren 29a

Azken urteetako ohiturari jarraituz, goizean goiz ospatu da sokamuturra Fernando Eskoriatza plazan.

 Jende ugari bildu da ekitaldiaz gozatzera; batzuek errekortadore lanetan parte hartu dute, eta beste askok, berriz, hesien atzealdetik ikusi nahiago izan dute.

Eskoriatzarrak gustura aritu dira zezen artean, txarangak alaitutako jai giroan. Harrapaketaren bat izan bada ere, ez da istripu larririk gertatu.