Herria alde batetik bestera zeharkatu du nagusien danborradak

Oihan Loiti Iraola 2025ko eka. 29a, 10:45

Danbor eta barrilak gogoz astinduta, ozen entzun dira burrunba-hotsak Eskoriatzako kaleetan barrena. Aurtengo nagusien danborradan 350 herritar inguruk parte hartu dute, zazpi batailoitan banatuta. Inoizko parte-hartze handiena izan du edizio honek.

Eskoriatzako kaleak astintzera atera dira Dorleta Elkartea, Euskal Giroa, Elizoste, Gu Geu, Irrintzi, Eguzkilore, San Pedro Txiki eta Elkartasuna talde gaztea, guztiak Andoni Motoren gidaritzapean.

Berrikuntza gisa, aurtengo danborradak bi adar izan ditu, soinua hobetzeko helburuarekin. Parte-hartzaile guztiek ibilbide bera egin dute eta pieza berberak jo dituzte, baina hamabost minutuko aldearekin abiatu dira.

Azkenik, danborradaren bi adarrak eliza parean elkartu dira eta guztiak batera sartu dira jendez lepo zegoen Eskoriatzako plazara.



Erlazionatuak

Nagusien danborrada argazkitan

Oihan Loiti Iraola eka 29, 10:47 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak