Eskoriatzak badu ereserkia, Juan Carlos Irizarrek konposatutakoa, baina organoarekin soilik grabatuta egon da gaur arte; orain, berritu egin dute Beheko Errota Musika Eskolako kideek, Gorosarri abesbatzako kideen eta beste hainbaten ahots ugarirekin eta Eskoriatzako musika bandak musika jarriz. Hiru ahotsetara grabatu dute, Bergarako Auryn estudioan, eta gaur, San Pedro bezpera egunean, eskaini dute lehenbiziko aldiz herritarren aurrean.
Beheko Errota Musika Eskolako gitarra irakasleak gidatuta, konbo taldeak rock bertsioa ere egin du eta entzungai egongo da jaietan txosnetan zein tabernetan.