Jaioberriak ere zapia jantzita ari dira jaiez gozatzen

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko ekainaren 28a

Herriko hamazazpi jaioberriri zapiak jarri dizkiote, herrira eta jaietara ongietorria egiteko. Baita bertso pertsonalizatu bana ere.

Atsolorra ohitura berreskuratu, eta zapi bana jarri diete herriko haur jaioberriei; 2024an jaiotako hamazazpi haurrei, zehazki. Udaletxean egubakoitz iluntzean egin zuten ekitaldia eta udal ordezkariak izan ziren bertan umeei lepoan zapiak jartzen. Aurtengoak, gainera, berriak, adur-azpia bezalakoak belkroarekin eta atsolorraren irudiarekin. Zapiaz gain, pertsonalizatutako bertso bana ere jaso dute aurten txikienek, Hankamotz bertso eskolakoen eskutik. Talde argazkia atera zuten ekitaldiaren amaieran, plazan.