Eskoriatzako heriotzaz gain, beste hainbat heriotza ere gogoan izan dituzte: "Ekainaren 23an bi langile hil ziren Euskal Herrian. Lehena, Altsasun. Basolanetan ziharduen 45 urteko langilea lan istripuz hil zen pago baten adarrak jo zuenean. Eta bigarrena, Donostian. Lorezaintza lanetan ari zen 65 urteko langileak istripu ez traumatikoa izan zuen eta lanpostuan bertan hil zen. Ekainaren 24an, beste langile bat hil zen, kasu honetan Eskoriatzan. Basogintza lanetan ari zen langileak adar baten kolpea jasota hil zen. Aste honetako hiru lan heriotzak eta urte hasieratik Euskal Herrian gutxienez 31 langile hil direla salatzeko, elkarretaratzea egin dugu Eskoriatzan LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek.
Manifestua:
Aste hontan, bi langile hil dira basogintza lanetan 24 orduko epean, Bata Altsasun eta bestea hemen, Eskoriatzan. Azken urteetan basogintzak hilkortasun tasa altuak eman ditu, zehatzagoak izateko, sektoreaeraikuntza bera baino 10-15 aldiz hilkorragoa da bere langile kopurua ikusita (nekez izango dira 1000 langile EHn). Sektorearen sakoneko prekarietatea da oinarrizko arrazoietako bat. Bistan da, aktibitateak berak arriskuak daramatzala berarekin bat. Baina bada arrisku hoiek modu exponentzialean areagotzen dituen zeharkako faktore bat, basogintza EREDUA hain zuzen, basogintza INTENSIBOA. Kanpoko espezieak, hazkunde azkarreko espezieak aldatu, hazi eta matarrasa moduan ateratzen dira denbora ziklo motzetan. Horretarako makinaria astuna erabiltzen da eta mendian pistak irekitzen dira egurra atera ahal izateko. Gainera interbentzioak askotan lur eremu pribatu txiki, bakan eta urrunetan egin behar izaten dira, lanerako planifikazio egokia eramateko aukerak murriztuz. Azken hamarkadetan ikuspegi ekonomikotik porrota ikusi du, bidean milioika euro publiko xahutu dituelarik diru laguntzetan. Zer esanik ez lan osasunaren ikuspegitik, izan ere basoaren ustiaketa intensiboa ordekan edo lur lauetan egin behar litzakeenean, teknika horiek gure malkarretara ekartzean arrisku faktorea limite onargaitzetara iristen da.
Datu bat: azken hiru urteetan 11 langile hil dira basoan, hoietatik 9, intensiboan. Bideragarritasun ekonomiko faltak lanorduak modu masiboan eginarazten ditu (7:00-19:00) baita larunbatetan ere, bideragarritasun ekonomiko ezak makinaria zaharra eta ez egokia erabiliarazten du malkar handietan, lan erritmoak oso altuak dira ustiatutako materialaren balioa oso eskasa delako. Prebentzio neurriak ez dira aplikatzen, langileak modu isolatuan lan egiten dute, ez dago errekurtso prebentiborik, formakuntza falta nabaria da eta oro har, ez da laneko araudia errespetatzen. Faktore hauek dira istripu tasa horrenbestekoa izatearen eragileak, lanaren berezko arriskuei gehigarri direnak.
Hau esanda, basogintza eredua aldatu beharra dago eta dei egiten diegu Gipuzkoa eta Bizkaiako aldundiei zein BNei, mendi foru arauak alda ditzatela basogintza jasangarri baten defentsan, eredu intensiboa baztertuaz, bideragarriatsun ekonomiko, bioaniztasunarena eta lan osasun eta lan baldintzen ikuspegikoa berma dezala.
Baso politika hoiek aldatu eta eraginkor bilakatu bitartean hainbat neurri proposatzen ditugu:
- Lur publikoan basogintza intensiboaren debekua
- Lur pribatuan, Zonifikazio bat egin arriskuen arabera non malkarra determinantea izango den.
- Eredu aldaketa gauzatzen den bitartean Diputazioak “saka” baimenak baldintzatuko dituzte:
• Departamentutik baliabideak baso ateratzea kontrolatzeko prebentzio ikuspegitik(guardak):
• Ordutegia mugatu eta ikuskatu -franja horaria- fitxajea.
• Rekurso prebentiboan presentzia (soilik horretarako)
• kontratazio mota bermatzea frauderik ez dagoela kontrolatuz .
• Aldundia Osalanekin koordinatuko da Basozainek zuzenean Osalango teknikarien eskutik
formakuntza jaso dezaten.
LAB - ESK – STEILAS – EHNE-etxalde – HIRU
Eskoriatzan 2025eko ekainaren 27a