Hasi dituzte San Pedro jaiak Eskoriatzan

Goiena 2025eko ekainaren 28a

San Pedro jaiei hasiera eman diete eskoriatzarrek. EskoZap elkarteko kideek bota dute txupina udaletxeko balkoitik eta jaiak eztanda egin du orduan.

"Ohorea da guretzat pregoia zuekin partekatzea, eta eskerrak ematen dizkizuegu gure 25. urteurrena horrela ospatzeko aukera emateagatik", adierazi dute.

"Pribilegiatuak gara" gaineratu dute, segidan, gatazkak bizi dituzten tokiak –Palestinako genozidioa–, indarkeria jasaten duten emakumezkoak, gaixoak eta pertsona nagusiak, edota askatasun barik bizi direnak gogora ekarriz, eta "elkarri lagunduz bizitzeko eta injustiziak salatzeko" deia egin dute.

Jaiak "alaitasunez, errespetuz eta errebeldiaz" ospatzera gonbidatu dituzte herritarrak, Gora sanpedroak oihukatuz eta txupina botaz ondoren.