Bihar, San Pedro egunaren bezpera, 13:00etan emango diote hasiera Eskoriatzako jaiei, txupina botata eta pregoia irakurrita. EskoZap elkartekoek izango dute udaletxera igotzeko ardura; izan ere, elkarteak 25 urte betetzen dituela kontuan hartuta, eurak aukeratu dituzte jaiak abiaraz ditzaten. EskoZap elkarteko sortzaile Yurre Romaratezabalak dio "oso pozik" daudela eta "ilusio handia" egiten diela ekitaldian parte hartzeak; era berean, Udalaren aitortza jasotzeak "lanean jarraitzeko indarra" ematen diela ere adierazi du. "Lan handia egiten dugu elkartean, trukean ezer espero gabe; aukera hau izateak poztu egiten gaitu", gaineratu du eskoriatzarrak.
Txupina bota eta gero, Gorosarri abesbatzak eta Eskoriatzako Musika Bandak grabatu duten Eskoriatzako ereserkia aurkeztuko dute Herriko Plazan. Gainera, ereserkiaren rock ber- tsioa ere sortu dute.