Teleskoko lantaldeak aitortza jaso du

Imanol Beloki Unamuno 2025eko ekainaren 27a

Telesko herri telebista 1985. urtean jarri zen martxan, eta 2013. urtean ateak itxi zituen arte ehundaka grabazio, erreportaje, elkarrizketa eta irudi jaso zituen. Udala, iaz, irudi horiek guztiak digitalizatzen hasi zen, ahal den guztia online jartzeko helburuarekin. Proiektua bukatuta ez badago ere, zati handi bat publikatuta egongo denez, jendaurrean aurkeztu zuten, atzo, herritarrek bilaketak nola egin edo zer dagoen ikusgai adieraziz.

Ekitaldia hasi aurretik Teleskon boluntario lanak egin dituztenei eta bertako langile izan direnei harrera egin zieten Eskoriatzako udalbatzako kideek, udaletxean. Digitalizazio lana aurkezteaz batera, modu batera, eurek egindako lana aitortzeko ekitaldia izan zen. Ondoren, herritarren aurrean azalpen guztiak eman zituzten, kontzejupean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak