Askotariko musika estiloak izango dira jaietan, egunero

Imanol Beloki Unamuno 2025ko eka. 27a, 15:00

Eskoriatzako jaietan izango diren zenbait talderen 'collage'-a.

Sanpedroetarako askotariko proposamenen aldeko hautua egin du Udalak, beste urte batez, eta egunero izango da zertaz gozatu.

"Kukai dantza taldearen EuskOrleans musika eta dantza ibiltaria izango da; Escala orkestra ere izango dugu, eta, haien kasuan, lehenengo aldiz izango dira Eskoriatzan, San Pedro Egunean. Espektatiba handiak ditugu jarrita eurengan. Bi zatitan banatutako emanaldia egingo dute, eta tartean izango dira Deabru Beltzak, Su danborrak ikuskizunarekin. Joselu Anaiak ere, urteetan etorri gabe gure jaietara, berriz izango dira gurekin, eta Bad Sound System taldea ere izango da, reggae doinuekin, besteak beste", adierazi du Arantxa Unzuetak, Eskoriatzako Udaleko Kultura teknikariak.

Egitaraua eta aldaketak 'app-'an

San Pedro jaietako egunez eguneko egitaraua Eskoriatza izeneko app-ean kontsultatu daiteke, eta, programan aldaketaren bat balego, bertan jakinaraziko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak