Haurrentzat eta gazteentzat ere hitzordu ugari egongo dira egunotan; bihar, egubakoitza, batez ere. Izan ere, marrazki lehiaketa izango da, buruhandiak… eta kuadrillen arteko jolasak; azken hori, Zaldibar antzoki kanpoan. Horrekin batera, 2024an jaiotakoei ongietorria egingo diete, udaletxean.
Atsolorra udaletxean
Aurten, 2024an jaiotako hamazazpi haurrek euren lehenengo San Pedro jaiak ospatuko dituzte. Horren baitan, Eskoriatzako Hankamotx bertso eskolako haurrek, jaiotako haur bakoitzaren ezaugarrien arabera, eta jaiotako gurasoek lagunduta, bertso pertsonalizatu bana jasoko dute. "Zapiak ere berriak prestatu ditugu; adur-zapi bezalakoak belkroarekin, eta atsolorraren logoarekin. Gero, luntxa izango da, elkarren artean ezagutzeko. Ideia da momentuko hizkuntza itzulpena ere egitea, datozen guztiek aukera izan dezaten ulertzeko", adierazi du Dorleta Sologaiztoak, Eskoriatzako Udaleko zinegotziak.