Kanpoko igerileku barik, Santa Marinan ur-eremua jarriko dute

Imanol Beloki Unamuno 2025eko ekainaren 25a

Eskoriatzako kanpoko igerilekua.

Arazo teknikoak tarteko, Manuel Muñoz kiroldegiaren kanpoaldeko igerilekua ez dute zabalduko udan, eta, beraz, ezin izango da erabili.

Kiroldegi barruko igerilekua ohiko ordutegian zabalduko dute eta erabiltzaileek kanpoko belardia erabili ahal izango dute eguzkia hartzeko, jolas egiteko eta abarrerako, baina igerileku txikia ez da erabilgarri egongo.

Santa Marinan ur-eremua

Hori horrela, Eskoriatzako udaleku irekietan arituko diren haur txikitxoenek kanpoko igerilekua ezingo dutenez erabili, uztaileko udalekuetan zehar Santa Marina plazan ur-eremua prestatuko dute, eta, bide batez, udalekuetako talde guztiek bertan egin ahal izango dituzte ur-jarduerak.

Bero-zapa eginez gero, gainera, uztailean Santa Marinako ur-eremua erabilgarri jartzeko aukera aztertzen ere ari da Eskoriatzako Udala, eta ahaleginak egingo ditu bero egunetan eremua erabilgarri jartzeko eta bertan jarriko duten sistemaren bitartez freskatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak