Baso-lanetan ari zen gizonezko bat hil da Eskoriatzan

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko ekainaren 24a

Ertzaintzak baieztatu duenez, 10:15ean gertatu da ezbeharra, Eskoriatzako Mazmela elizatean. Baso-lanak egiten ari zen gizonezko bat hil egin da, zuhaitzak mozten ari zela, adar bat gainera erorita. Ertzaintzak zein Osalanek ikerketa abian dute, gertatutakoa argitzen saiatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak