'Santama' eta Urrutia garaile izan dira bigarrenez, Kontzejupe Pilota Txapelketan

Imanol Beloki Unamuno 2025eko ekainaren 23a

Eskoriatzako Kontzejupe Pilota txapelketako hogeitabatgarren edizioan, Iñaki Santamaria eta Oier Urrutia izan dira garaile.  Aritz Zugasti eta Estebe-ren kontra (25-14) irabazi ostean. Guztira, hamasei bikote aritu dira txapelketan, eta, inoizko parte-hartze handienarekin, aurten berrikuntza moduan, Kontzejupeko arkuan kamera jarri eta pantailan, zuzenean partidua ikusteko aukera izan da. 

"Zaila izaten da urtero partiduak bertatik-bertara jarraitzea, denok arkupetan batzen gara eta ez da ondo ikusten. Aurten kamera jarrita zuzenean ikusten aritu ziren partiduak, parte-hartzaileak eta bertara gerturatutakoak, eta oso ondo joan da. Datorren urtean streaming bidez zuzenean emititzea gustatuko litzaiguke, ikusiko dugu…", adierazi du Aitzol Zubizarretak, Kontzejupe Pilota Txapelketako parte-hartzaile eta antolakuntza taldeko kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak