Baso eta Inguru Kudeaketa ikasita uler daiteke horren kirol- eta natura-zalea izatea, ezta?
Gurasoek hezi gaituzte modu horretara; egunerokoan ikusi dugu animalien mundua, kirola… eta balio horiek erakutsi dizkigute. Orain, denbora igaro ostean, oso eskertuta nago. Asko identifikatzen naiz naturari lotutako balioekin; errespetu hori asko erakutsi digute txikitatik.
Bidelanen egiten duzu lan; nolatan?
Kasualitatez izan zen. Fabrikan egin nituen urte batzuk lanean, basozain ibili naiz Araban, eta lan horiek bukatu nituenean aukera hori sortu zitzaidan. Lan ezberdin bat probatzeko gogoa nuen, eta ez nuen birritan pentsatu. Hiru urte igaro dira, eta, momentu zailak igaro badira ere, oso gustura nago. Ikusiko da etorkizunean zer egiten dudan.
Baserrian bizi zara ala kalekumea zara?
Kalean bizi naiz, pisu batean. Ez naiz baserritarra. Hala ere, ez dut neure burua kalekumetzat. Kalea gustuko dut, baita lagunekin denbora igarotzea ere, baina mendian denbora asko igarotzen dut; plan berezienak horrekin lotutakoak izaten dira.
Furgonetarekin han eta hemen ibiltzen zara; moda hori handitzen doala uste duzu?
Aspalditik ezagutzen dut furgoneta mundua eta ikusi dut azken urteetan nola garatu den. Pandemiatik hona, asko aldatu da. Jende asko ibiltzen da furgonetarekin, eta badakizu: zenbat eta jende gehiagok erabili, orduan eta balio gutxiago ematen zaio. Saiatzen naiz turismo handia dagoen tokietara ez joaten; udan, bereziki.
Sila ere beti alboan, baita entrena- menduetan ere; erritmoa jarraitzen diozu?
Ezinezkoa da; kar-kar. Off botoirik ez dauka, gainera. Eskerrak kasu handia egiten didan. Adi joaten da beti, ni nondik nora ari naizen jakiteko. Udan, beroaldiak hasten direnean, sufritu egiten du eta igartzen da erritmoa jaisten duela; hori egin ezean, jai izango nuke harekin.
Sanpedroak ate-joka daude; zer plan duzu?
Lagunekin ondo pasatzea da asmo nagusia, jai guztietan egiten dugun moduan. Horrez gain, egunerokotasuneko kontuez ahaztea ere garrantzitsua da.
Gaupasa egiteko asmorik baduzu ala ez?
Espero dut baietz; kar-kar; seinale ona izango litzateke. Lanak ahalbidetzen badu, gaupasaren bat egingo dugu, ziur!
MOTZEAN
Furgonetarekin nora? Penintsulako iparraldera.
Janari gustukoena? Ezin dut bakarra aukeratu.
Bailarako mendi bat? Aranguren (1.158 metro).
Abesti bat? Marea taldearen Como el viento de poniente.
Patata-tortilla nola? Tipularekin.
Domeka eguerdirako? Ardo zuria.