18:00etarako, txorimaloaren bila abiatzeko hitzordua egin dute, Fernando Eskoriatza plazan. San Juan bezperako ohitura da herrian zehar ibiltzea txorimaloaren bila, eta, aurten, 2013tik 2020ra bitartean jaiotako neska-mutikoak aridtuko dira lan horretan, datorren urterako lore-sendorra prestatzeko helburuarekin. Bertan batzen diren neska-mutikoak Tortolis ludotekako begiraleek gidatuta arituko dira lan horretan. 19:30ean, berriz, buruhandiak aterako dira kalera, eta 22:00etan, 2008an jaiotako herriko gazteek tantaia jasoko dute. Ondoren, tantaia igo duten horiek piztuko dute aurtengo Eskoriatzako San Juan sua. Bukatzeko, txistulariekin erromeria izango da.