Hala, 2024. urte bukaeran irudi horiek guztiak digitalizatzen hasi zen Eskoriatzak Udala, eta lan horretan Xabier Badiola eibartarra aritu da. Helburua proiektuaren zati handi bat digitalizatzea eta online jartzea izan da, herritarren eskura jartzeko. Proiektua erabat bukatuta ez badago ere, zati handi bat argitaratuta egongo da, eta horren berri emateko jendaurrean aurkezpen-ekitaldia egingo dute, hilaren 26an, 19:30ean, Fernando Eskoriatza plazan.